Itxi

Faktoria

Paseoak Errezil Tipi Tapa

Errezilen hilean behin "Tipi-"Tapa" joaten dira eguneko zentrokoak, etxean bakarrik bizi direnak eta umeak

Nagore Telleria | EITb Media

Udaletxeko arkupetik irten eta San Joseren ermitara edo San Antonioren ermitara joaten dira goizean paseoan eta bukatzeko hamaiketakoa egiten dute Borondegin. San Martin eskolako lau ume, herriko zaharrenak, boluntarioak eta gizarte langilearekin egin dugu "Ibarbi sagarraren ibilbidea" Faktorian.

  • Errezilgo Tipi-tapa taldea paseoa abiatu aurretik arkupean egiten duten argazkian

    Errezilgo Tipi-tapa taldea paseoa abiatu aurretik arkupean egiten duten argazkian

    28:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errezilen seiehun lagun inguru bizi dira eta denek ezagutzen dute elkar. Hamar hamaika urteko Mikelek, Ametsek, Araiak eta Izarnek badakite Petra Galarraga baserrikoa dela, Mari Tere Etxeberrikoa, Jexux Izarrekoa eta Iker berriz, Lizarretaerrotakoa. Hilean behin elkartzen dira hiru belaunalditakoak osteratxoa egin eta berriketarako. San Joseren edo San Antonioren ermitara joaten dira paseoan normalean. Haurrak txandatuz joaten dira zaharrekin ibilaldia egitera.  Behin umeak elizara eraman zituzten eta haien harridura konfesatokia eta pulpitua zertarako diren entzunda!

Bakardadearen kontrako erreminta indartsua dela kontatu digu Elena Rikondo Saiaz mankomunitateko gizarte langileak. Aurrez aurreko harremanari esker zuzeneko jarraipena egiteko aukera duela kontatu digu eta eskolarekin elkarlanean jarduera ugari egiten dituztela. Gauza oso sinplea ematen duenak sekulako emaitza ematen duela dio, bera ere txokatu egiten dela.

Ibilian goazela, zaintzaz, bakardadeaz, memoriaz eta bizitzaz hitz egin dugu paseariekin.