Faktoria
Laboaren heriotza urteurrena
Duela 15 urte isildu zuen ahotsa Mikel Laboak, gazteek ezagutzen al dute?
Maitane Subijana | EITb Media
Laboa hil zela 15 urte bete diren honetan, gazteetara transmisioa zenbaterainokoa den aztertu dugu Iratxe Retolaza literatura irakaslearekin eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendariarekin. Ikastetxeetan ere izan, eta elkartu ditugu Mursego eta Verde Prato musikari eta abeslariak.
-
MIKEL LABOA
25:14 min
Laboaren heriotzaren 15.urteurrenean, kultura transmisioaren inguruan hausnarketa egin dugu Iratxe Retolaza kultur eragile eta literatura irakaslearekin eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendariarekin. Gazteen eta irakasleen ahotsak jaso ditugu, eta ariketa eginez ikusi dugu gazteek, oro har, ez dutela Laboa ezagutzen. Kanturen batzuk bai, baina ez sakontasunean. Retolaza eta Osak adierazi dute kultur hezkuntza egituratu gabe dagoela, ez dagoela modu irakunkor eta mailakaturik, horregatik, beharrezkotzat jotzen dute kultur hezkuntza sendotzea.
Laboa euren kantuetan oso presente dagoen bi musikari ere elkartu ditugu, Maite Arroitajauregi (Mursego) eta Ana Arsuaga (Verde Prato) transmisioaz, errelboak eta Laboak utzitako ondareaz hausnartzeko.