Itxi

Faktoria

Zaintzak

Maitelan, zaintzaileak eta zainduek osatzen duten kooperatiba

JOne Larrañaga | EITb Media

Euren lan baldintzak duindu eta lanerako sarbidea erregulatzeko tresna gisa sortu zuten emakume migratuek Hernanin. Zaintzak jasotzen dituzten pertsonak ere badira bazkide. Hiru urteko bide zailaren ondoren lortu dute bideragarri izatea.

  • Elisa Pereda bazkide-langilea eta Mikel Tolosa bazkide-laguntzailea

    Elisa Pereda bazkide-langilea eta Mikel Tolosa bazkide-laguntzailea

    10:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zaintza publiko eta komunitarioak aldarrikatzeko mugimendu feministak eta sindikatuek greba deitua dute azoararen azkenerako. Zaintza lanekin negoziorik ez egitea exijitzeko eta bizitzak erdigunean jarriko dituen aldaketak eskatuko dira.

Zaintzei buruzko gogoeta prozesuak herri askotan daude zabalduta eta horietatik atera dira, dagoeneko, martxan diren alternatiba errealak, Hernaniko "Maitelan" kooperatiba da horietako bat. Buruntza-Beterriko erakundeen babesaz, emakume migratuek sortu duten kooperatiba da. Langile bazkideak dira zaintza lanak ematen dituztenak eta badaude zaintza horiek jasotzen dituzten pertsonak ere kooperatiban.

Kooperatiba sortu arteko bideaz, kooperatibaren lanaz, euren lanaren prezioaz eta bide berri honen bideragarritasunaz mintzatu gara Elisa Pereda sortzaileetariko batekin, Mikel Tolosa bazkide-laguntzailearekin eta Xabier Lertxundi Hernaniko alkatearekin.