Itxi

Faktoria

Heriotza ete Eutanasia

Itsaso Bengoetxea: "Duintasunez hil ahal izateko falta zen eskubidea bermatzen du eutanasiak"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Itsaso Bengoetxea EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidentea da, eta heriotza hain presente izaten dugun azaroaren 1ean berekin hitz egiteko tartea hartu dugu, batez ere, laster bi urte beteko dituen Eutanasia Legearen aplikazioa nolakoa izaten ari den jakiteko.

  • Itsaso Bengoetxea

    Itsaso Bengoetxea

    26:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atzo goizeko kontua dirudi, baina dagoeneko laster beteko ditu bi urte Eutanasia Legeak. Inguruan gero eta geihago entzuten dugun kontua da, eta Itsaso Bengotxeak, EAEko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko presidenteak, azaldu digunez, eskubide honen aplikazioa eskatzen dutenen kopurua goraka doa urtez urte. Eutanasia zein kasuetan eska daitekeen, eta aplikatzeko prozedura nolakoa den ere azaldu digu.