Faktoria
Arantza Diaz de Ilarraza
Arantza Diaz de Ilarraza, adimen artifizialaren aintzindaria Euskal Herrian
EITB Media
80ko hamarkadan egin zuen ikerketan gaur egun ezagutzen duen CHAT GPT-aren aurrekaria izan litekeena sortu zuen Diaz de Illarrazak. Faktorian aitortu digu orduan gutxi imajinatzen zuela noraino iritsiko ziren algoritmoak
-
Arantza Diaz de Ilarraza
21:38 min
Erretiroa hartu berri du Arantza Diaz Ilarrazak. Ez da une txarra atzerabegirakoa egiteko. Informatika ikasteko ordenagailurik ere ez zuten garaian hasi zen bidea urratzen 80eko hamarkadan. Adimen artifizialari buruz Euskal Herrian egin zen lehen ikerketaren egilea da. Iraultza teknologiko horrek gerora ekarri duen tamainaz aritu gara berarekin irrati-solasaldian.