Faktoria
Andeetako hegazkin istripua
"Coche euskaldun ere sentitzen zen eta bideo deiak egiten genituen aldiro euskaraz kantatzen zigun"
Maider Segurola | EITb Media
Orain dela 51 urte Andeetan gertatu zen tragediatik bizirik irten zen José Luis Nicolás "Coche" Inciarte Vazquezen senitartekoak dira Lurdes Lopez eta Martin Garcia.
-
Lurdes Lopez eta Martin Garcia
19:15 min
Mende erdia joan da Uruguaiko Old Crhistian Club errugby taldeak, Chileko Santiagora errugby partida bat jokatzera zioala Andeetan hegazkin istripua izan zuenetik. 1972ko urriaren 13a zen. 40 bidaiari eta tripulazioko bost lagun zioazen hegaldian. Horietako gehienak istripuan bertan hil ziren. Besteek antropofagia edo hildakoen haragia janez biziraun zuten. Hiru taldekidek egindako espedizio bati esker abisua eman ondoren, 72 egunera erreskatatu zituzten.
Bizirik irten zirenen artean dago José Luis Nicolás "Coche" Inciarte Vazquez. Bere senitartekoak dira Lurdes Lopez eta Martin Garcia eta harekin izan duten harremanaz aritu zaizkigu "Faktoria"n. Uztailean hil zen Coche Uruguayen 75 urte zituena. Bere aitona Euskal Herritik Uruguaira joan zen eta Lurdesek eta Martinek kontatu digute euskaldun ere sentitzen zela.
Urtarrilean estreinatuko du J.A Bayona zinema zuzendariak tragedia horretan oinarrituriko La sociedad de la nieve filma.