Itxi

Faktoria

GOOGLE

Josu Waliño: “Googlek gure salaketa entzun eta algoritmoa aldatu du euskararen mesedetan”

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Algoritmoan egindako aldaketen ondorioz, 2022tik erdarak lehenetsi ditu Googlek euskararen gainetik. Orain, PuntuEUS bezalako elkarteek egindako salaketa aintzat hartu, eta atzera egin du. Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendariarekin hitz egin dugu "Faktoria"n.

  • Google

    Google

    5:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gehienontzat oharkabean pasa den aldaketak, berebiziko garrantzia du euskararen ikusgarritasunerako. PuntuEUS fundazioak egindako ikerketaren arabera, azken aldaketa egin aurretik, euskaraz egindako bilaketetan, kasuen erditan agertzen zen euskarazko orrialde bat lehen postuan, orain, kasuen % 73tan.

Wikipediaren kasuan, duela bi hilabete arte euskarazko orrien % 45 lehenesten zituen Googlek, orain, % 80.

Oro har, hizkuntza gutxituen kalterako izan den aldaketa da orain Googlek bertan behera utzi duena. Enpresa teknologikoak ohar bidez aitortu du PuntuEUS fundazioa bezalako elkarteen salaketak aintzat hartu dituela azken aldaketa hau egiteko.

Josu Waliño PuntuEUS fundazioko zuzendariarekin hitz egin dugu "Faktoria"n.