Faktoria
Lanbide Heziketa
Ikasketak nahieran antolatzeko modua emango du Lanbide Heziketa berriak
JOne Larrañaga | EITb Media
Nicolas Sagarzazu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko PlangiNtza eta Antolaketa zuzendariak esan du Espainiak onartu duen lege berria Euskadiko Lanbide Heziketa dualean oinarritu dela eta hemengo sistemari oinarri normatiboa ematen diola.
-
Lanbide Heziketako ikasle talde bat
9:17 min
Espainiako Ministro Kontseiluak argi berdea eman dio Lanbide Heziketa aldatuko duen dekretuari. Euskadiko lanbide heziketa duala oinarri duen araudia da eta Jaurlaritzako hezkutza sailaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean den sistemari babes normatiboa ematen diona. Hala azpimarratu du Euskadi Irratiko "Faktoria"n Nicolas Sagarzazu Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saileko plangiltza eta antolaketa zuzendariak
Hemenik aurrera sistema dual hori garatu egingo da Euskadin. Aurrerantzean bi eredu eskainiko ditu Lanbide Heziketak: Batetik, orain arte bezala, DBH zein batxillergo ikasketen bidetik datozen ikasleei begira, iraila-ekaina bitarteko ikastaroak eskainiko ditu. Baina horri gehituko zaio eredu malguago bat, utziko diona ikasleari aukeratzen ikasgai solteak edo ziklo ala familia ezberdinetako gaiak.
Goreti Astigarraga Lea-Artiba Lanbide Heziketa ikastetxeko arduradunak eta Javier Oscoz Errenteriako Don Bosco ikastetxeko irakasleak adierazi dute titulaziorik ez daukaten langileentzao aukera berria dakarrela aldaketak. Eredu berriaren malgutasuna azpimarratu dute bi irakasleek eta, burokrazia gaindituta, zehaztasuna eta espezialiazioan sakontzeko aukera emango duela.