Itxi

Faktoria

Taxi sektorea, bidegurutzean

Taxi sektorean gidariak behar dira. Zergatik ez da jada hain erakargarri?

JOne LArrañaga | EITb Media

Hamar urteotan lizentzien prezioak erdira edo erdira baino gehiagora jaitsi dira. Halere, gazteak ez daude prest inbertsio hori egiteko, etorkizuna ziurtatuta ikusten ez dutelako, batetik; eta, bestetik, baldintzak erakargarri egiten ez zaizkielako. Lan-eskua falta da eta zerbitzuari eragiten dio.

  • Taxi gidari beterano bat, Donostian.

    Taxi gidari beterano bat, Donostian.

    24:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bidegurutze konplikatuan dagoen sektore publikoa da taxiarena: Etorkizuna seguru ikusten ez duena eta beste lan arlo askotan bezala, lan eskua falta duena. Jende gutxi, oso gutxi dago, taxi gidari izan nahi duena... edo izan ahal duena. Erdira edo erdira baino gehiago jeitsi dira lizentzien prezioak azken hamar urte hauetan baina, hala ere, inbertsioa egin beharra dago baimena erosteko eta ordu asko lan egin (asteburu eta gauetan ere bai) soldata duina ateratzeko. Balioa galdu duen lanbidea da eta belaunaldi erreleboa falta duena, etorkizuneko ezjakintasunak baldintzatuta, hein batean. Taxi nahikorik ez dago zerbitzua egoki eskaintzeko, batez ere, puntako aldi eta orduetan.

Eneko Villaluze

Eneko Villaluze

Iruñeko Aitor Zabaleta eta Donostiako Eneko Villaluze gidariekin gerturatu gara taxi sektorera, taxi barrutik bertatik