Itxi

Faktoria

USANSOLO

Agustin Aizpuru: "Egun historikoa da. Bizkaiko 113. udalerria izango gara"

EIDER ARANBERRI | EITb Media

Usansoloko Txapelena baserrian gaur iluntzean egingo den ekitaldian izendatuko dute Usansoloko kudeaketa batzordea, eta horren buru izango da Agustin Aizpuru usansoloarra. Prozesu juridikoak bere bidea egiten duen bitartean, herria antolatzeko lehen erabakiak hartzen hasiko dira.

  • Agustin Aizpuru

    Agustin Aizpuru

    4:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

40 urte geroago, Usansolok bere udal gobernua izango du, eta horrela bihurtuko da ofizialki Bizkaiko 113. udalerria. Agustin Aizpuru izango da Usansoloko kudeaketa batzordeko lehen presidentea, eta ilusioz helduko dio karguari gaur iluntzean egingo den ekitaldian. Egun "historikoa" dela dio.

Maiatzaren 28ko hauteskundeetako emaitzek gaur osatuko den batzorde horren osaketan eragina izan dezakete, baina, nolanahi ere, abian jarriko den prozesu juridikoak erabakiko du batzordearen benetako etorkizuna. Datorren astelehenean erregistratuko dute Usansolo Toki Entitateen erregistroan, eta hilabete-hilabete eta erdiko epean espero dute erantzuna. Horrez gainera, estatuko abokatutzak Auzitegi Gorenean jarritako helegitearen inguruko ebazpenaren zain ere badaude. Bizkaiko Batza Nagusiek hartutako erabakia atzera botatzea eskatzen da bertan, argudiatuta Usansolo Galdakaorengandik desanexionatzeko ez duela 5.000 biztanle edo gehiago izateko baldintza betetzen.

Honen aurrean, Aizpuruk iragarri du alderdi politikoekin harremanetan daudela, eta bitartean, "udaletxea egiten hasteko" lehen pausoak emango dituztela: "zerotik hasi behar dugu: arkatzak, boligrafoak... erosi, eta gero pentsatu behar dugu zein dimentsio administratibo nahi dugun Usansolorentzat. Presarik gabe, baina pausarik gabe jarraituko dugu lanean".