Itxi

Faktoria

Euskara eskakizunak - Epaia

Miren Segurola, UEMA: "Epai honen arabera agian bilera eta komunikazio guztiek gazteleraz izan beharko dute"

OIhane Yustos | EITb Media

Euskadiko Justizia Auzitegiaren azken sententziak 'inposiziotzat' jotzen du administrazio publikoak azpikontratatzen dituzten enpresetako langileei euskaraz aritzeko derrigortasuna jartzea.

  • Euskara Eskakizunei buruzko epaia

    Euskara Eskakizunei buruzko epaia

    4:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hizkuntza eskakizunen alorrean urrats bat gehiago eman du Euskadiko Justizia Auzitegiak. Orain arte, administrazioek herritarrekin dituzten hizkuntza harremanei buruzko epaiak eman ditu baina, azken sententziak, erakunde publikoek eurek kontratatzen dituzten enpresei ezartzen dieten hizkuntza eskakizunak epaitu ditu. Auzitegiaren arabera, "inposizioa da" azpikontratatutako enpresetako langileei euskara exijitzea, administraziarekin izaten dituzten harremanetan.

Epaiarekin kezkatuta dago UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Udal handienei eragingo diela uste du Miren Segurolak, UEMAko koordinatzaileak, "kontratu asko sinatzen dituzte eta klausula hau erabiltzen dute askotan". Azken urteetan "egindako lan guztia atzera botatzeko" arriskua ikusten du UEMAk. Azterketa juridikoa egiten ari da, epaiaren aurka helegiteren bat jarri ote liteke ikusteko baina, pauso bat gehiago emateko beharra ikusi dute, "itun politiko eta sozial sendo" bat egin dadin.