Itxi

Faktoria magazina

Malek Zaballa espetxea hil

Zuriñe Rodriguez: "Maleken gorpua Aljeriara eraman ahal izateko heriotza ziurtagiria lortu ezinik gabiltza"

nAGORE tELLERIA | EITB mEDIA

Zaballako espetxean bere buruaz beste egin zuen 22 urteko Malekek joan den asteartean. Zuriñek, orain hilabete kartzelara egindako bisitan, oso gaizki ikusi zuela dio, baina ez zioten suizidioaren kontrako protokolorik aplikatu. Familiak, kartzelako deia jasotzean, espero zuen hil zela entzutea.

  • Zuriñe Rodriguez

    Zuriñe Rodriguez

    10:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zuriñe Rodriguezek Malek ezagutu zuenean hark 18 urte zituen. 14 urterekin etorri zen Euskal Herrira. Instituzioen zaintzapean egin zituen 4 urte eta 18 urte betetzean kalean geratu zen. Zuriñek bere etxean erroldatu zuen hasiera batean, lana topatzeko behar zuenez, baina inork ez zion etxerik alokatu nahi Maleki, eta Zuriñek etxean hartu zuen eta elkarrekin bizi ziren Malek kartzelan sartu zuten arte. Kontsumo arazoak zituela dio, eta azkenaldian areagotu egin zitzaiola drogomenpekotasuna.

Azken bisitan gaizki ikusi zutela kontatu digu. Kartzeletan suzidioa prebenitzeko lan handia egiten dutela aitortu du, baina kasu honetan prebentzioak ez duela funtzionatu. Orain hilabete Malek bere buruaz beste egiten saiatu zen Zaballako espetxean. Orain, bakartuta zeukaten lau egunez ziegan bere buruaz beste egin duenean. Aljeriara, sorlekura eraman nahi du bere familiak haren gorpua. Gasteizera joan dira Maleken guraso eta anaiak, baina paperak zuzendu ezinik ari dira ia astebetean. Epaitegietako idazkarien grebak zaildu egin die bidea, oraindik ez dute heriotza agiririk lortu gorpua Aljeriara eraman ahal izateko. Maleken pasaportea galduta zegoela ere kontatu du Zuriñek, baina azkenean justizia sailaren laguntzaz, epaitegi batean topatu dutela. Gorpua Aljeriara eraman ahal izateko diru bilketa egiten ari dira Maleken etxeko eta lagunak.