Faktoria
Euskadi Irratiak 40 urte
Euskadi Irratiaren lehenaz eta orainaz, beteranoen eta gazteenen eskutik
Joxelu Aranburu eta Jon Aizpurua beteranoak eta Julen San Martin eta Irati Barrena irratiko belaunaldi digitaleko kideak elkartu ditugu Euskadi Irratiaren ibilbide oparoaz hitz egiteko. 40 urte hauetan lan moldeak zenbat aldatu diren ikustarazi digute anekdotaz jositako solasaldian.
-
Joxelu Aranburu, Julen an Martin, Jon Aizpurua eta Irati Barrena elkarrekin solasean
13:29 min
Grabazioetarako bobina irekiak erabiltzen zirenetik aro digitalerainoko ibilbidea egin dugu Euskadi Irratiko hastapenak ezagutu zituzten Jon Aizpurua eta Joxelu Aranburu, irratiko gazteenetakoekin, Julen San Martin eta Irati Barrenarekin, solasean jarrita. Lan martxa zenbateraino aldatu den eta teknlogiak nolako aldaketak eragin dituen kontatu digute. Baina denek azpimarratu dute euskaraz irratigintzan aritzeko orduko grinari berdin eusten diotela belaunaldi gazteek.