Faktoria
Arkeologia
Jesus Altuna: "Duela 17 mila urte ere txakurra gizakiaren laguna zen"
Ane Albisu | EITb Media
Jesus Altuna antropologo eta arkeologoak 70eko hamarkada amaieran Zestoako Erralla kobazuloan aurkitutako txakur hezurra aztertuta, EHUko ikerlariek frogatu dute hura zela Europan ezagutu den etxeko zakur arrastorik zaharrena.
-
Jesus Altuna
12:30 min
Jesus Altuna antropologo eta arkeologoa izan dugu gaur "Faktoria" saioan, berak aurkitu eta EHUko ikerlariek ikertu duten etxeko txakurraren albistea aztertzeko. 90 urte ditu antropologo jakintsuak eta goizeroko bere paseotxoan eten bat eginda hurbildu zaigu Euskadi Irratira. Ohorea izan da harekin jardutea.