Faktoria
Plentziako Itsas Estazioa
Ionan Marigomez: "Mendi tontorrean hasten da ozeanoa eta lur planetari ozeano planeta deitu beharko genioke"
Ane Albisu | EITB Media
Ionan Marigomez, Plentziako Itsas Estazioko zuzendaria, izan dugu "Faktoria"n. Plentziako hondartzan, osasun zentro izandako ia 100 urteko eraikinean dago P.I.E zentroa eta nola sortu zen, zer egiten duten eta zein erronka dituzten azaldu digu zuzendariak.
-
Ionan Marigomez
21:44 min
Plentziako hondartzan dagoen ia 100 urteko eraikina tuberkulosia eta hezurretako gaisotasunak sendatzeko zentroa izan zen. Botatzeko plana ere eginda zegoen, baina Ionan Marigomez biologoa, Estatu Batuetan munduko zentro ozeanografiko handiena ezagututa iritsi zen Plentziara, alkatearengana joan proposamenarekin eta lan askoren ondoren duela hamar urte lortu zen Itsas Estazioa irekitzea. Ionan Marigomez da zuzendaria.
Barrutik aldaketa gutxi egin dizkiote, baina teknologia eta tresneriaz ondo hornituta dago eta ikerketarako akuario garrantzitsuak dituzte. Egiten ari diren ikerketak eta datorren urtean hamargarren urteurrena ospatzeko dituzten asmoen berri eman digu "Faktoria"n.