Faktoria
COP27
U. Pascual: "1,5ºC-ko igoeratik gora egongo gara oso gutxira. 0,1ºC gehiagarri bakoitza gerra bat izango da"
Joen LArrañaga | IETB Media
NBEko aditu paneleko euskal ikerlariak dio etsipena haundituz doala COP 27 bileren ondoren. Ezkortasuna errealitatekin borrokatzeko deia egin du hala ere: "Ez da berdina 1,5 gradu edo 2 berotzea planeta. Eta honela jarraituz gero, 2,5 gradu gehiagora igoko gara erraz, baita gurean ere"
-
Unai Pascual Ikerbasque ikerlaria BC3n eta NBEko aditu paneleko zientzialaria
10:18 min
Herrialde zaurgarrienak laguntzeko "funtsa da goi bilera honetetatik positiboan atera genezakeen gauza bakarra", esan du Unai Pascual Ikerbasque ikerlari eta NBEko aditu paneleko kideak COP 27ren amaieraren biharamunean. "Anbizio falta haundia izan dute eta moralki ezin zuten atera funts hau hitzartu gabe", zehaztu du. Nolanahi ere, herrialde aberatsenei ohartarazi die funts horren bitartez ordaindu beharko duten dirutza esponentzialki igoko dela baldin eta planeta berotzeko neurri eraginkorrak hartzen ez badituzte.
Pascualen arabera, "1,5 graduko igoeratik gora egongo gara oso gutxira eta gas isuriek oraingo erritmoan jarraitzen badute erraz igoko gara 2,5 gradu gehiagoko langara, baita gurean ere". Ikerlariak azpimarratu du zientzialarien artean "etsipena haundituz doala urtez urte" baina "ezkortasusunari errealitatetik egin behar zaiola aurre. Ez da berdina 1,5 gradu igotzea edo 2 igotzea". Adierazi du, "aldaketak premiaz ez egitea dela negazionismo berria: 0,1 gradu bakoitza izango da gerra bat".