Faktoria
Eusko Alkartasuna
Eba Blanco: "Nahikoa da! Kritikoek eskatzen duten 'demokrazia asteburuko kongresuan egin duguna da"
OIhane Yustos | EITb Media
Maiatzeko foru eta udal hauteskundeetarako zerrendak osatzerakoan, Eba Blancok esan du hautagaitzetan "Eusko Alkartasunaren izenean zerrendan joateko, momentu horretan EAn dauden pertsonak izan behar" dutela.
-
Eba Blanco, Eusko Alkartasuna
6:34 min
Urek harro jarraitzen dute Eusko Alkartasunean eta asteburuan egin den Kongresuak ez du baretu egoera. Epaileen baimena jasota, batzarra egin du asteburuan alderdiak Bilbon eta sektore kritikoaren parte hartzerik gabe izan da. Eba Blanco izendatu dute hirugarrenez idazkari nagusi eta mezu gogorra utzi du "Faktoria"n ildo kritikoan daudenei zuzenduta.
Blancoren iritziz, 'demokrazia erakustaldia' izan da Kongresua, kritikoek eskatzen zuten postontzi eta orriekin eman baitute militanteek botoa. Orain, afilituek erabaki dutena 'errespetatzeko' exijitu die zuzendaritzaren aurka ari diren alderdikide zituenei eta EAri buruz ematen ari diren irudiarekin nekatuta, 'nahikoa da!' esan die.
Maiatzean foru eta udal hauteskundeak dira, izango al da kritikorik hautagaitzetan? Eba Blancok dio EH Bilduren barne araudiaren baitan erabakiko direla zerrendako kideak baina, argi utzi du, "Eusko Alkartasunaren izenean hautagaitzetan joateko, momentu horertan EAn dauden pertsonak" izango direla.