Faktoria
Tabernetako zarata eta kexak
"Inbadituta" sentitzen direla eta "astean 3 gaupasa egiten" dituztela diote alde zaharretako bizilagunek
OIhane Yustos | EiTB Media
Tabernen inguruek sortzen duten kaleko zarata gutxitzeko 'tresnak badaudela' uste dute bizilagun elkarteek baina, ez dute irtenbidea emateko borondaterik ikusten.
-
Ostalaritzaren zarata eta deskantsurako eskubidea
25:46 min
Asteburu biharamuna latza izaten da taberna eta dantzalekuak etxepean dituzten herritar askorentzat. Negozio atarietan elkartzen direnek sortzen duten zarataren eraginez, apenas egiten dute lo. "Astean hiruzpalau gaupasa" izaten dituzte eta askotan, "inbadituta sentitzen direla" diote. Tabernen jarduera, bezeroek sortzen duten zarata eta deskantsurako eskubidea, nola uztartu litezke?
Adibide praktikoak izan ditu gaur "Faktoria"n: Gasteizko 'Ensanche 19' eta Donostiako Alde Zaharreko bizilagun elkarteek euren egoera kontatu dute. Tabernarien ardura eskatzen dute baina, baita ere, udalen kudeaketa hobea, bizilagunen eskubidea defendatu dituzte. Gasteizen 'kalea diskoteka handia' bihurtu dela diote, kaleko zarata horrek sortzen dizkie arazoak eta administrazioen konpromisoa nahi dute. Donostiako Alde Zaharrean tabernetatik datoz zarata. "Tresnak badaude"la dio Jose Luis Azkaratek, Gasteizko "Ensanche 19" taldeko kideak bana, ez dute borondate politikoa ikusten arazoari irtenbidea emateko.
Legeak zaraten inguruan diotena bildu dugu: 2007ko errege dekretu batek udalei ematen die azken hitza. Zein da euren jokabidea? Leire Zugazua Gasteizko Sindikoak (herritarren defendatzailea) eman ditu xehetasunak, zarataren gaia landu baitute bizilagun partikular eta elkarteen eskutik. Ostalari batzuen iritzia ere jaso dugu; Oñatiko tabernariak dira kexak erantzutera ausartu diren bakanetakoak.
Ez da horri jakin batzuetako adibidea, oso zabalduta dago kexua. Horri lotuta, hilabete honen amaieran Euskadi mailako "7 ordu lo plataforma" aurkeztuko dute Bilbon.