Itxi

Faktoria

Elkano Lehorreratzea 500 urte

Getariako alkatea: "Bestelako betaurrekoak jarri eta Elkanoren beste errelatoa eraiki nahi izan dugu"

EITB Media

Aurtengo Elkanoren Lehorreratzean lehen aldiz emakume batek egingo du marinel baten papera. Izaro Lestayo arraunlaria da emakume hori: "Ez dut pisurik eramango, herriak aukeratu du emakumeak sartzea, herriaren erabakia izan da".

  • Elkanoren lehorreratzea, 500 urte

    Elkanoren lehorreratzea, 500 urte

    10:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurtengo irailak 6a ohi baino bereziagoa izango da Getarian. Lau urtez behin egun horretan antzerki batekin gogoratzen dute munduari bira eman zion espedizioak lortu zuen balentria. Juan Sebastian Elkano getariarrak gidatu zuen bidaiaren azken zatia eta Elkano Sevillara iritsi zeneko unea antzezten dute. 2022koa urtemugaz josita dator: 500 urte beteko dira Elkanoren bidaia amaitu zela, eta getariarrek egiten duten antzerkiak 100 urte beteko ditu.

Herritarrak "gogotsu, festan parte hartzeko ilusioz" aurkitu ditu Faktoriak, eta alkatea urduritasunak jota. "Gaur lo seko egin dut, bihar ikusiko dugu," esan du Haritz Alberdi alkateak. Berrikuntzak baditu aurtengo antzerkiak, esaterako, lehen aldiz marinel baten papera beteko du emakume batek, Izaro Lestayo arraunlariak hain zuzen.

Faktorian izan dira Haritz Alberdi Getariako alkatea eta Izaro Lestayo arraunlaria.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia