Itxi

Faktoria

ELA sindikatua

Mitxel Lakuntza: 'Iraingarria da Confebaskek langileei esatea onartu behar dutela pobreago izan behar dutela'

ELA sindikatuko idazkari nagusiak "Faktoria"n esan du Confebask enpresetako negoziazioak "blokeatzen" ari dela.

  • Mitxel Lakuntza, ELA

    Mitxel Lakuntza, ELA. Argazkia: EITB Media

Minduta dago ELA sindikatua Confebask Euskadiko enpresari elkartearekin. Errealitatea ezkutatzen ari direla leporatu die Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak enpresa buruei. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan azaldu duenez, "gezurretan ari dira, ezkutatzen ari dira enpresa askok inoizko irabazirik handienak dituztela eta gezurra da baita ere KPIa ezin dela igo".

Haserre daude ELAn; "Confebaskek lagileoi esaten digu boluntarioki pobreagoak izan behar dugula" esan du Lakuntzak. Gainera, enpresetako kolektiboak "blokeatzen" ari dela salatu du. Lakuntzaren ustez, helburua "soldatak ez igotzea" da: "Esaten digute denok ontzi beran goazela baina gero bi lan erreforma eta pentsio erreforma sartzen dizkigute. Iraingarria da".

Etorkizun beltza marraztu du ELA sindikatuko ordezkariak: "Pentsio publikoak murriztuko dituzte". Interes tipoei dagokioneze ere, ELAk ez du du arnasaldirik espero.

Zerga politikari lotuta, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako gobernuaren jarrera salatu du Lakuntzak. "Langileen mesedetan baino, enpresak babesten" ari delako eta horren adibide jarri du Mercedesen auzia. ELAko buruak dio, "gobernuaren babesa enpresak langileei xantaia egiteko baliatu" duela.