Faktoria magazina
METALLICA
Legebiltzarkide Metallica-zaleak
Lander Martinez, Unai Urruzuno eta Gorka Alvarez Eusko Legebiltzarrean arituak dira, hurrenez hurren, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta EAJ ordezkatzen. Zaletasun batek batzen ditu: Metallicak. Taldea Bilbon, San Mamesen, izango da igande honetan eta kontzertu horren atariko elkartu dira politikariak
-
Unai Urruzuno, Lander Martinez eta Gorka Alvarez, Metallicak elkartuta.
24:31 min
Metallicak kontzertua emango du igande honetan Bilbon. Metal musikan inoiz izandako talde ezagunenak 45.000 zale bilduko ditu San Mamesen eta horien artean euskal politikariak ere egongo dira. Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioak hiru legebiltzarkide elkartu ditu, euren Metallica-zaletasunaz hitz egiteko.
Lander Martinez Euskadiko Podemoseko idazkari nagusi eta legebiltzarkide izandakoa da. Azaldu duenez: "Metallicari atentzioa jarri nion lehen aldia ETBri esker izan zen".
Unai Urruzunok EH Bilduko Legebiltzarreko koordinatzaile eta legebiltzarkide ohiak ere oso gogoan du lehen entzunaldia: "Metallica ezagutu nuenean Kortaturen lehen diskoarekin oso entxufatuta geunden"
Legebiltzarkide jeltzalea da Gorka Alvarez eta harentzat "Metallica izena entzun besterik ez eta jada mistika puntu bat badago".
EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos bat datoz eta ahobatez onartu dute: Metallicaren "Seek And Destroy" kanta klasikoak batzen ditu.