Faktoria
Espazio industria
Markel Aranberri: "Urdanetaren lehen taupadak entzuteko unea da tentsio handiena eragingo diguna"
Jone LArrañaga | EITb Media
Euskal Herriko bereizmen handiko argazkiak aterako ditu Satlantis euskal enpresak egin duen sateliteak, espaziotik. Ingurumena, kosta eta hiriak behatuko ditu eta bertatik arriskuak eta aldaketak atzemango.
-
Satlantisek bi proiektu baditu espazioan. Leioako campuseko lantegitik honela jarraitu zuten azkena
6:33 min
Mikrouhin labe baten tamaina du Urdaneta-Armasat 1 sateliteak. 16 kilo da pisu osotara eta 4 kilo pisatzen dituen doikuntza handiko kamerak daramatza barruan. Euskal Herriko kostaldea, ingurumena, natura eta hiriak behatuko ditu espaziotik eta bertatik zainduko ditu aldaketak eta arriskuak. Maiatzaren 25 honetan espazioratuko dute Floridako Cabo Cañaveraletik eta hilabete baten buruan jasoko ditugu Urdanetak ateratako lehen irudiak. Markel Aranberri ingeniariak eman dizkigu xehetasun denak.