Hiru urten eman dituzte Nafarroako Hezkuntza bereziko balibideen zentroan, ikusmen taldeak "Punttuka" proiektua gauzatzen. Materiala euskaraz izateaz gain, ikasle guztiak elkarrekin lantzeko tresna baliagarria da. Material hau nolakoa den eta nola erabili daitekeen azaltzeko ikusmen taldeko Puri Mugiro izan dugu gurekin. Gainera, Aitor Laplaza ikusmen urritasuna duen 11 urteko haurrarekin praktikan jarri dugu ekimena. Azken honi laguntzen Oihana Urdangarin ere izan dugu: gaur egun eskolako zuzendaria da, eta azken urteetan Aitorri braillea erakutsi dion hezkuntza bereziko irakaslea da.