Itxi

Faktoria magazina

Adarra Saria

Joseba Tapia: "Diskoak nire izenean dauden arren, ingurukoek edertu dute nire intuizioa"

Ane Zuazubiskar | EiTB Media

Adarra Saria jasoko duela jakin berritan, "pozez" hitz egin du Joseba Tapia musikariak Euskadi Irratiko Faktorian. "Pozez" eta "esker onez", bere ibilbidean parte hartu duten "musikarien sormena eta proposamenak" eta bere proiektuen atzean dauden "teknikari eta langile" guztiak oroitu ditu

  • Joseba Tapia

    Joseba Tapia

    5:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bere "intuizioa edertu duten musikariak" izan ditu gogoan Joseba Tapiak Donostiako Udalak Adarra saria berari emango diola jakin berritan, baita 40 urtetik gorako ibilbidean alboan izan dituen teknikariak ere. Soinu txikiari heldu zionetik, bakarka zein taldean egindako lana "komunitarioa" izan dela dela azpimarratu du Joseba Tapiak saria jasoko duela jakin berritan Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan.

Bestela ere oholtzetan lagun dituen musikariak hartuko ditu lagun lasartearrak Adarra saria jaso ostean eskainiko duen kontzertuan: "Diskoak nire izenean badatoz ere hemen jende asko ari da lanean. Musikari askok parte hartu dute nire ibilbidean, eta haien sormenak eta proposamenek edertu dute nire intuizioa". Victoria Eugenia antzokian izango da kontzertua, ekainaren 21ean, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.