Itxi

Faktoria

Uxue Barkos

"PSNk legealdia izan du trafiko eskumena aurrera ateratzeko, esplikatu beharko du zergatik ez den gai izan"

Oihane Yustos | EITb Media

Uxue Barkosek baieztatu du Geroa Baiko presidentegai izateko prest dela: "Gauzak aurrera eramateko prest nago, Geroa Baik hala erabakitzen badu".

  • Uxue Barkos

    Uxue Barkos

    22:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Legealdia amaitzear da eta Alderdi Sozialista eta Geroa Bairen arteko arrakala sakontzen ari da. Uxue Barkos Geroa Bairen zerrendaburuak aitortu du "Faktoria" albistegian. Itun ekonomikoa berritzeko sisteman desadostasun agerikoa izan da: "Puntu batean erabatekoa da arrakala, Nafarroako Parlamentuak inputazio indizea erabakitzetik kanpo utzi duelako" Barkosen arabera. Euskararen dekretuan ere bai, "ez gatoz bat alderdi sozialistak eremu ez euskaldunetarako hartutako erabakiekin", gaineratu du Barkosek baina, bereziki kezkatu du trafiko eskumenarekin gertatzen ari denak: "Sanchezek konpromisoa eman zion Nafarroako gobernuari eta niri, publiko egin zuen Moncloak eta legealdi oso bat izan du PSNk aurrera ateratzeko". Ez du egin, eta Geroa Baiko parlamentariak dioenez, "Nafarroako gobernuari esplikatu beharko dio Chivitek sozialistek zergaitik ez den gai izan  gai hau aurrera ateratzeko".

Datorren urteko Foru Hauteskundeei begira, Geroa Baiko presidente-gai izateko prest da Barkos: "Denbora falta da baina Geroa Baik hala erabakitzen badu, ni prest nago gauzka ahalik eta hoberen egiteko".