Faktoria
Hezkuntza akordioa
Tellitu (Ikastolen Elkartea): "Aurrerapausoa da, norabide egokian doa Hezkuntza akordioaren testu berria"
Oihaen Yustos | EITb Media
Ikastolen elkarteko lehendakariaren hitzetan, hezkuntza akordioak jasotzen duen "erabateko doakotasuna bermatzeko, lehengo eta behin administrazioen mugimendua egon beharko du"; "kuotak desagertzeko administrazioak finantziazioaren planteamendua bete beharko du".
-
Koldo Tellitu Ikastolen Elkartea
8:53 min
Ikastolen elkarteak baikor begiratu dio Hezkuntza lege berria osatzeko EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek lortu duten akordioari. Testu osoa ezagutzea falta dute baina, iritsi zaien aurrerapearen arabera, "norabide egokian doan ituna" dela esan du "Faktoria" albistegian Koldo Tellituk. Ikastolen Elkarteko lehendakaroiak nabarmendu du eurek eskatzen zituzten zehaztapenak jaso direla, ikasleek lortu behar duten euskara mailan eta eskolen izaera publikoan. Bi puntu horietan 'aurrerapausoak' eman direla uste du Tellituk.
Lege zirroborroak jasotzen du hezkuntza doakoa izango dela eta horri helduz, Ikastolek gaur egun kobratzen dituzten kuotak desagertu beharko lirateke. Koldo Tellituren arabera, erabateko doakotasuna ezarri aurretik jakin nahi dute "legeak nola jasotzen dituen betebehar eta konpromisoak". "Doakotasun erreala bermatu aurretik, administrazioen mugimendua beharko da eta ondoren desagertuko dira kuota" gaineratu du Tellituk, "administrazioak finantziazioaren planteamendua bete beharko du".