Itxi

Faktoria

Energia eta lehengai krisia

"Ez gara epe ertaineko iraunbizitzeaz ari. Epe laburrean geratuko dira enpresa asko oso-oso egoera larrian"

JOne Larrañaga | EITb Media

Aitor Goñi Orkliko gerentea eta Igor Olague Aizpurua fundizioko zuzendari nagusia oso ezkor mintzatu dira energiak eta lehengaiak neurrigabe garestitzeak eragin duen krisiaz. Tarifikazioari buruzko neurriak premiaz behar direla esan dute, industriak ezin diola "hilabetez ere egoera honi eutsi".

  • altzairua lantzen

    Altzairua lantzen

    10:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mondragon korporazioko Orkli enpresan, ohiko urte batean, bi milioi euroko faktura ordaintzen zuten argindarraren truke eta une honetan, berriz, 10 eta 12 urtean legoke faktura.  "Hori da da, soilik, zuzeneko eragina", esan du "Faktoria"n Aitor Goñi gerenteak: "Gure hornitzaile guztiak ari dira prezio igoerak eskatzen".

Ildo berean mintzatu da Igor Olague Aizpurua fundizioko zuzendari nagusia ere. Energiaren hiperinflazioak ataka hestuan jarriak zituela esan du eta Ukrainako gerrarekin izugarri gogortu dela. "Ez gara ari epe ertaineko iraunbizitzeari buruz. Epe motzean egongo dira enpresa asko oso oso egoera larrian", azpimarratu du.  Baita eskari handiak dituztenak ere. "Hain dira sobrekostuak handiak ezin zaiola aurre egin. Lan karga gehiago, galera gehiago", zehaztu du Goñik.

Biek eskatu dituzte energiaren fakturazioa aldatzeko neurri eraginkor eta, batez ere, premiazkoak. "Industriak ezin dio hilabete batean ere egoera honi eutsi", ohartarazi dute.