Itxi

Faktoria

Depresioaren aurkako eguna

Cristina Frias: 'Depresioaren tabuarekin amaitu behar da; egoera normalizatuta, pauso denak aurrerakoak dira'

OIhane Yustos | EITb Media

Cristina Friasek antsietatea eta depresioa izan ditu. Pandemia erdian sortu zuen Loratzen elkartea, Abadiñon.

  • Depresioaren aurkako eguna

    Depresioaren aurkako eguna

    7:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Orain oso ondo nago, pozik, motibatuta, kirola egiten dut, lanean ... primeran nago!". Cristina Friasen hitzak dira. Gutxi esperoko zuen orain hiru bat urte, egoera hori deskribatuko zuela. Azken urteak zailak izan dira. Duela hiru bat urte antsietatearekin hasi zen eta ondoren etorri zen diagnostikoa: depresioa. 'Jendeak ez du ulertzen. Saiatu naiz, lagunekin familiarekin baina, onartu didate ez dutela ulertzen'.

Cristina Friasen adibidea ez da bakarra eta gaixotasuna uste baino orokortuagoa dagoela, elkartea sortu dute. Herrian, Abadiñon eta pandemiaren erdian. Loratzen izena jarri zioten, 'pasa genuenetik zerbait polita sortu behar genuela pentsatu genuen eta elkartea sortu zen'. Pandemia aurreko egoera zein zen esaten ez daki baina, elkartera hurbildu zaizkion lagunek diote, koronabirusaren egoerak eragin zuzena izna duela euren depresioan.

Aurrera begiratzen du Friasek eta mezu baikorra utzi du "Faktoria" albistegian: 'Laguntza eskatu, profesional batengana joan, mila terapia daude eta seguru batek on egingo dizuela' eta batez ere, ideia bat: 'kontatu, depresioaren tabuarekin amaitu behar da'. Behin kontatuta, hortik aurrera ematen diren pauso guztiak aurrera egiteko direlako. Bere adibidea buruan, Loratzen elkarteko kideak hitz hauekin amaitu du elkarrizketa: 'animo denak, hortik irteten da'.