Faktoria
Nafarroako aurrekontuak
B. Ruiz: "Topaguneak badaude Gobernuarekin, eta konpromiso politikoak nahi ditugu orain aurrekontuetan"
Jone Larrañaga | EITb Media
Gaur aurkeztuko den aurrekontuen aurreproiektuan hizkuntza politikaren alorrean aurrerapausoak badirela adierazi du, baina euskarari lotuta oso "jarrera itxia" topatu dutela eta egiturazko "desberdintasun nabarmenak" dituztela: "Hizketan jarraituko dugu".
-
Bakartxo Ruiz
5:43 min
Bakartxo Ruiz EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak azaldu du Nafarroako Gobernuarekin "topaguneak" badaudela eta, hemendik aurrera, "konpromiso politikoak" nahi dituztela; "eragin egin" nahi dutela, batez ere, diru sarrerei dagokionean. Gobernuak eurak baino "jarrera askoz ere kontserbadoreagoa" duela iritzi dio eta adierazi, helburu horretara bidean, negoziatzen jarraituko dutela. Elma Saiz kontseilariak gaur aurkeztuko du aurrekontuen aurreproiektua.
Azpimarratu du, bertan, osasunean, hezkuntzan eta babes politiketako partidak hobetzea lortu duela EH Bilduk pandemia osteko egoera ekonomiko eta soziala hobetzeko, eta hizkuntza politikan ere izango dela diru gehiago. Hala ere, euskararekin PSNk azken aldian erakutsi duen jarrera "oso itxia" izan dela azaldu du eta egiturazko ez adostasun nabarmenak dituztela: "Hizketan jarraituko dugu".