Faktoria
Pierre erromesa
"Espektakulu bat zen, prozesioa zirudien; elegantea, altua, Erdi arotik jauzitako erromesa zirudien"
OIhane Yustos | Eitb Media
Lizarran ikusi dute Pierre, 3 asto, 7 auntz eta txakur batekin Santio bidea egiten ari den erromes frantziarra.
-
Pierre erromesa
4:54 min
Pierren erromesaldiak komunikabide askotara salto egin du. 33 urte ditu, Frantzia erdigunetik atera, Pirinioak zeharkatu, 700 kilometro egin eta Santiago bidea egiten ari da. 3 asto, 7 auntz eta txakur batekin. Guardia zibilek Errioxan gelditu dute, animaliak txertatu gabe dituela-eta, zezenplazara eraman du baina, Pierrek alde egin du. Animaliekin. Bere bidean, Euskal Herria pasa du. Nafarroan, Lizarraldean izan da. Han ikusi dute Ederrek eta Andonik eta "Faktoria"n kontatu dute.