Itxi

Faktoria

Luis Martinez Alkorta

"Hirugarren dosia izugarri ona litzateke defentsa sistema ahula duten pertsona eta adinekoentzat"

P.G.

Espainiako bakunologia elkarteko zuzendaritza taldeko kidearen hitzetan, lehenik eta behin txertaketa gizarte osoari zabaldu behar zaio. Martinez Alkortak DELTA aldaeraren indarraz ere ohartarazi du.

  • Luis Martinez Alkorta: "DELTA alderak sekulako karga birala du eta oso erraz transmititzen da".

    Martinez Alkorta: Txertoa funtsezko neurri bat da birusaren eragina murrizteko baina ez da nahikoa"

    8:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Luis Martinez Alkorta, Espainiako bakunologia elkarteko zuzendaritza taldeko kidearen arabera, covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia komenigarria izango litzateke, hainbat gaixotasunei aurre egiten ari diren pazienteen artean eta organu transplanteren bat izan dutenen artean. Gauza bera gertatzen da adinekoen egoitzetan edo mendekotasunen bat duten adin handiko pertsonekin edo osasun alorreko langileekin: "Delta aldaerak sekulako karga birala du, eta oso erraz transmititzen da, baita osasungintzaren esparruan ere, txertatuta egon eta infekzioaren kontrako segurtasun neurri zorrotzak izan arren".

Frantziak eta Alemaniak Jensen eta Astra Zeneca txertoa hartu dutenei  ARN txertoak eskainiko dizkietela jakin eta gero, txerto ezberdinen eraginkortasuna auzitan ote dagoen galdetu diogu. Martinez Alkortak uste du azterketa sakonagoak behar direla ezer esan aurretik: "Eraginkortasuna aldatu litekeelako inzidentzia, populazioaren adin banaketaren arabera, birusaren ezaugarrien arabera, kutsatze dinamiken arabera. Hainbeste erabaki hartzeak sortzen du zalantza herritarren artean".

Delta aldaeraren eragina oso handia dela onartu du azkenik Martinez Alkortak: "Egoera berri batean gaude nahiz eta urte eta erdi daramagun pandemian. Covid-19ak eragina du, eta ez bakarrik gure osasunean. Txertoa funtsezko neurri bat da birusaren eragina murrizteko, baina beste neurriek izugarrizko garrantzia izaten jarraitzen dute: musukoa, segurtasun distantziak eta funtsezkoak ez diren pertsonekiko harremana murriztea".