Faktoria
Jeff Bezosen agurra
Amazon, gure bizimodua irauli duen inperio digital ahalguztiduna
Pilar Goya | EITb Media
Pandemiari esker salmentak neurri gabe hazi eta sekulako irabaziak lortu eta gero, AMAZONeko kontseilari ordezkaria izateari utziko dio gaur, Jeff Bezosek. Aurrerantzean, Andy Jassyk beteko du postua.
-
Pandemiari esker salmentak neurri gabe hazi eta irabaziak handitu ostean dator Jeff Bezosen agurra.
16:13 min
Amazonek aspaldi utzi zion Internet bidezko liburu denda digital soil bat izateari eta, gaur egun, denetarik saltzen du, bere leloak dioen bezala "Atik hasita Zraino". Iinternet bidez edukiak zabaltzen ditu, aisialdiaren arloko eta publizitate digitaleko erralodietako bat bihurtu da eta Interneteko hodeiaren herena bere kontrolpean dago, datu base erraldoiak eta teknologia azpiegiturak bere bezeroen eskura jartzeko: enpresak, erakundeak eta gobernuak dira bere bezeroak, tartean, CIA bera. Elikaduraren eta botiken sektoretan ere muturra sartu du eta oraintxe bere azken apustuak, Amazon Fresh izena du, supermerkatu birtual bat da.
Duela 27 urte Internet bidez liburuak saltzen hasi zen Seattleko enpresak ez ditu soilik gure kontsumo ohiturak aldatu; gure bizimodua errotik irauli baitu. Baina Jeff Bezosen inperioak miresmez bezainbeste kezka eta gorroto ernarazi ditu. Endika Alabort EHUko ekonomiaren historiako irakaslearen iritzirako, Amazonen lorpen nagusia izan da "lortu duen datuen monopolioa, botere estrategikoa ematen diolako, administrazio, ekoizle eta bezeroengan". Arriskuak berriz, itzelak: "Lehiakideak kanporatu ditzake", merkatuak duen nagusitasuna baliatuz eta bezeroak "harrapatu egiten ditu gure kontsumo ohitura eta portaerei buruz dituen datuei esker eta lan baldintzei dagokienez, langilearen kontrol absolutoa ezartzen du". Eta kezka berezia, Interenteko hodeian gero eta nabarmenagoa delako bere boterea, administrazioak eta gobernuak bere mesedetara jar ditzakeelako.
Ingurumenari egiten dion kaltearen atalaz Aiora Zabala Cambridge unibertsitateko ingurumen ekonomia eta politika irakasleak salatu du Amazonek bakarrik ez beste zenbait konpainia erraldoik ere saldu gabeko edo bezeroek itzulitako erosgaiak, erabili gabe ere, zabortegira botatzeko estrategiak garatzen dituztela, arrazoi ekonomikoak bultzatuta soil soilik. Amazonen kasuan, "harrigarria da milioika produktu botatzen dituztela eta denetarik botatzen dutela, baita gailu elektronikoak ere. Gobernuek "horrelako praktikak debekatu eta ekokrimen gisa arautu" egin behar dituztela aldarrikatu du eta herritarroi, ezer bota baino lehen bi aldiz pentsatzeko eskatu digu eta on line erosi behar badugu, gaiak banan bana ez erostea, "joan-etoriren kopurua halik eta gheien murrizteko".