Faktoria
Itxaso Bengoetxea
"Osakidetzako zentroetatik jakinarazi digute badirela jada eutanasia eskariak"
JOne Larrañaga | EITB Media
Euskadiko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen Batzordeko buruak dio denbora gutxi izan dela prestaketarako baina iritsi direla protokoloak eta praktika onen gidak profesionalengana.
-
Itxaso Bengoetxea
11:31 min
"Lege honen zain bazen jendea. Inguruko osasun zentroetatik dagoeneko adierazi digute kasuren bat edo beste badagoela mahai gainean", jakinarazi du "Faktoria"n Itxaso Bengoetxeak, Euskadiko Eutanasiaren Alorreko Berme eta Jarraipen batzordeburuak. Gogoratu du Belgikan eta Holandan horrelaxe gertatu izan dela: legea indarrean sartu bezain pronto izan zirela eskariak, gero beherantz egin dutela eta azken urteetan hazi dela, berriz, eskari kopurua.
Nolanahi ere, esan du, herrialde horiekin alderaketa egitea ez litzatekeela zuzena. "Ezjakintasunean murgiltzera goaz. Hau berria da danontzako. Praktika onak eta praktika txarrak detektatu eta egin beharko dugu aurrera".