Itxi

Faktoria magazina

Eutanasia

Ekainaren 25etik aurrera eska dezakegu eutanasia; azalpenak, Marta Barandiaranek

Marta Barandiaran mediku eta Heriotza Duinerako Eskubidearen aldeko elkarteko kideak azaldu digu nork eta nola eska dezakeen eutanasia eta zeintzuk diren urratsak

  • Mediku bat gaixoa artatzen

    Osasun langile bat paziente baten eskua heltzen

    19:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Espainiako Kongresoak martxoan onartutako Eutanasia Legea Ekainaren 25 ean sartuko da indarrean. Beraz Hego Euskal Herriko herritarrok aukera izango dugu eutanasia eta lagundutako suizidioa eskatzeko, baldintza jakin batzuetan. 

Eskatzeko bete behar diren baldintzak eta onartzeko bidean zenbat urrats eman behar diren azaldu digu Marta Barandiaranek.  Bere ustez zabalagoa behar zuen izan legeak eta kezka ematen dio profesionalek kontzientzia eragozpenerako aukera ere badutelako legearen barruan. Azpimarratu digu oso garrantzitsua dela Aurretiazko Borondateen Agiria eginda izatea eta eginda dutenei gomendioa eman die, berrikusi dezaten eta eutanasia nahi badute, argi adierazita uztea komeni dela.

"Faktoria" saioan egin diogun elkarrizketan xehetasun guztiak.