Itxi

Faktoria magazina

Araba eskultura

Aurkitu dute Aratzen desagertuta egon den Basterretxearen eskultura

Ane ALbisu | EITB Media

Nestor Basterretxearen "Araba" eskulturaren erreplika jarri zuten Aratz tontorrean duela 25 urte inguru. Urte gutxira desagertu egin zen eta ezustean aurkitu du mendian zebilela Aritz Albisuk.

  • Nestor Basterretxearen "Araba" eskulturaren erreplika

    Nestor Basterretxearen "Araba" eskulturaren erreplika

    12:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Araba, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga egiten duelako, Aratzen jartzea erabaki zuten Nestor Basterretxearen "Araba" eskulturaren erreplika. Berez zurezkoa dena, baina artistak brontzez egin zuen kopia mendi tontorrean jartzeko. Urte gutxira desagertu egin zen eta hogei urte baino gehiago haren arrastorik gabe egon ondoren, duela egun batzuk mendian zebilela, tontorretik 500 bat metrora aurkitu zuen Araian bizi den Aritz Albisuk.

Eskultura horren arrastorik ez Aritzek eta pieza kuriosoa iruditu bai, baina ez zuen bestelako loturarik egin. Hori bai, argazkiak atera zizkion eta Araiakoa duen Amaia emazteari erakutsitakoan, hark esan zion hura zela Aratzen desagertutako eskultura. Argazkia zabaldu, alkatearengana iritsi, hark, laguna duen Gorka Basterretxeari, Nestor Basterretxearen semeari erakutsi eta egiaztatu zuten baietz, hura zela eskultura. Txelo Auzmendi Asparrenako alkatearekin hitz egin dugu "Faktoria"n eta sekulako poza adierazi digu. Gaur bertan joateakoa da Gorka Basterretxea eskultura ikustera, eta aztertuko dute zer egin eta non jarri.

Gorka Basterretxeak berak ere eman dizkigu eskulturari buruzko xehetasunak eta aurkitu izanak eman dion poza ere erakutsi digu. Aritzek kontatu digu nola aurkitu zuen eta nola jaitsi zuten eskultura menditik herrira: patata zku batekin babestuta eta bi hodirekin altxatuta.