Faktoria
OKUPAZIOA
Okupazioa: etxebizitza eskubidea eta jabetza pribatuaren artean
Mikel Yarza | EiTB Media
Okupazioa hizpide, 'Faktoria'n. Euskal Herrian hutsik dauden eraikinak okupatzea hautatu dute pertsona batzuek, euren jabetza diren etxebizitzak berreskuratu ezinean dabiltza beste batzuk.
-
Okupazio aztergai, 'Faktoria'n.
22:56 min
Okupazioa eta etxegabetzeak, denon ahotan daude azken egun hauetan. Eskuin muturrarekin lotzen den Desokupa enpresak piztu du polemika eta Euskadi Irratiko 'Faktoria' Euskal Herriko okupazioaren errealitatera gerturatu da. Hutsik dauden etxe eta lantegietan bizi dira hainbat pertsona, Zornotzako Munarri Gaztetxean eta Donostiako Infernuan. Askotarikoak dira pertsona horien okupatzeko arrazoiak ere, beharragatik egin dute batzuek, hautu politiko gisa beste batzuek.
Bestetik, euren jabetzan dauden etxe okupatuak berreskuratu ezinean dabiltza hainbat pertsona. Kantabrian du bigarren etxebizitza familia bizkaitar batek eta, berriki, bi pertsonak okupatu dute. Bide judizialaren geldotasuna medio, pertsona horiek euren etxetik kanporatzeko bitartekaritza enpresa bat kontratatzea aztertzen ari dira. AEBtik Donostiara itzultzekoa da, berriz, Bruno Ribó Aieteko bere ohiko bizilekura. Kanpoan zen bitartean, etxebizitza alokatu zion beste euskal herritar bati, eta Donostiara itzultzekoa den honetan, ez dio errentarik ordaintzen eta komunikazio bideak eten ditu.
Aitzol Lasa Bilboko Ipar abokatuak bufeteko zuzenbide penaleko arduradunak aztertu ditu azken bi kasu hauek eta okupazioaren hari-mutur juridikoak.