Faktoria
Martxoak 3, Nerea Martinez
'Espainiako gobernuaren zigorgabetasun ereduak ez du milimetro bat aurrera egin'
Oihane Yustos | EiTB Media
Nerea Martinez 1976ko martxoaren 3an Zaramagako elizan hil zuten Pedro Mari Martinezen iloba eta Martxoak 3 elkarteko kideak esan du "memoria inklusibo osoa" eskatzen dutela biktima guztientzat.
-
Martxoak 3. Nerea Martinez
4:46 min
45 urte pasa dira, Gasteizko Zaramaga auzoko sarraskia gertatu zela. Polizia Nazionala San Frantzisko elizan sartu eta han elkartuta zeuden langileen aurka tiroak bota zituzten. 5 hil zituzten eta dozenaka hil. Ia mende erdia pasa da eta Martxoak 3 elkartea kexu da, ez dute Espainiako gobernutik aitortzarik jasotzeko esperantzarik. Nerea Martinez hil zuten Pedro Mari Martinezen ilobak "Faktoria"n azaldu du sentipena 'urte hauetan Espainiako gobernuaren zigorgabetasun ereduak ez du milimetro bat ere aurrera egin'. Memoria inklusiboa eskatzen dute, 'osoa', Martinezen ustez lehen eta bigarren mailako biktimak daudelako. Bigarren mailakoak, Estatu gehiegikerien biktimak izanda.
'Garaipen txiki modun' hartu dute Zaramagoko eliza, tiroketa izan zen toki bera, martxoaren 3ko biktimen memorial bihurtzea baina, Gasteizko herriaren parte hartzea eskatu du Nerea Martinezek: 'epe berri bat irekitzen da, dena dago erabakitzeko, Gasteizko herriak erabaki behar du memorialaren kudeaketa eta edukia'.