Itxi

Faktoria

Mendi erreskateez

"Jendea bai edo bai joaten da mendira, edozein modutan, aisiarik errezena delako"

Iñaki Garai Euskal Herriko Mendi Federazioko kideak ohartarazi du pandemiaren ondorioz ohiturarik ez daukatenak ere mendira joaten direla orain, eguraldiaren aparteko baldintzak aintzat hartu gabe.

  • Pandemiaren ondorioz, jendea bai ala bai doa mendira, aisia bila.

    Erreskateak ugaritu egin dira mendian.

    21:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mendiko erreskateez jardun dute "Faktoria" saioan, Alex Gomez Segurtasun saileko larrialdietarako teknikariak, Iñaki Garai Euskal Herriko mendi federazioko segurtasun arduradunak eta Aitor Andueza Auritzeko suhiltzaileen sarjentoak.

Gomezek jakinarazi du iaz 2019an baino ehun bat erreskate gehiago egin zituztela: "Erreskate kopurua igo egin zen baita bi hilabetez etxetik atera gabe egonda ere". Anboton joan den astean egindako erreskatea bestalde, azken hamar urte hauetako zailenetako izan zela argitu du.  "Erreskateak ugaritu dira baina zaila da esatea zuhurtziagabekeriagatik izan den ala jende gehiago dabilelako mendian".

Iñaki Garai Mendi Federazioko ordezkariaren ustez berriz, elurra eta eguraldi desegokia dugun arren, ohitura ez duen jende asko dabil mendian, teknikoki eta fisikoki prestatu gabe daudenak: "Guk egokitu behar dugu mendiaren baldintzetara, eta ez alderantziz".

Hiru solaskideek azpimarratu dute mendira irtetzerakoan, ondo planifikatu eta eguraldiaren iragarpena begiratu beharra dagoela, eta teknikoki zein fisikoki ondo prestatua egotea gomendatu dute. Baita beti kaleratzen diren alerta eta abixuei kasu egitea ere.