Itxi

Faktoria

PLATERUENAREN ITXIERA

Plateruenaren itxieraren atarian, "tristalai", "harrumil" eta "ezbaikor"

Kafe antzokiaren hamasei urteko ibilbideari amaiera emateko 'Alegrantziaren bermuta' antolatu dute eguerdirako. Igor Elortzak eta Jone Miren Goenagak egin dute urteotako errepasoa 'Faktoria'-n.

  • Plateruena kafe antzokia.

    Plateruena kafe antzokia.

    10:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur amaituko da Durangoko Plateruena kafe antzokiaren hamasei urteko ibilbidea. Itxierak sentimendu "nahasiak" eragin dizkio Igor Elortza bertsolari eta sustatzaileari. Sentimendu berriak azaltzeko, hitz berriak sortu ditu: "tristalai", "harrumil" eta "ezbaikor". Denaren gainetik, "egindakoaren poza" eta "utziko dugunaren kontzientzia" gailentzen dela azaldu du. Zailtasunak igaro arren, pasatako momentu onak gogoratu ditu Jone Miren Goenaga antzokiko zuzendaritza batzordeko buru izandakoak ere: kontzertuak, era guztietako ikuskizunak, parrandak...

Plateruena itxi arren, urteotan sortu duten sareak iraungo du; Elortzak dio bilatuko dituztela modu berriak: "Gure benetako helburuarentzat bideragarritasun berriak bilatu daitezke. Fokua gehiago ipini beharko genuke euskal kulturarentzat hain beharrezkoak eta eraginkorrak diren herri ekimeneko egitasmo hauek nola egingo ditugun bizigarri".