Faktoria
Joxe Ramon Bengoetxea
'Bateraguneko erabakiarekin, Auzitegi Gorena ia-ia prebarikatzeko bidean ari da'
Joxe Ramon Bengoetxea legelari eta EHUko zuzenbide irakasleak ez du aurrekaririk ezagutzen, eta, bere iritziz, Bateragune auzia berriz zabaltzea "ezinezkoa da".
-
Joxe Ramon Bengoetxea, EHUko zuzenbide irakaslea
11:35 min
'Ez dut aurrekaririk ezagutzen, ez da sekula kausa berdineko epaiketa errepikatu'. Joxe Ramon Bengoetxea legelari eta EHUko zuzenbide irakasleak argi hitz egin du "Faktoria"n. Gorenaren aginduz Bateragune auzia berriz ere zabaltzea 'ezinezkoa da', zuzenbide aditu honen iritziz, zuzenbidea beraren printzipioen kontra egiten duelako. Bengoetxearen ustez, logikoena, aurkakoa litzake: 'auziperatuei kalte ordainak ordaintzea sortu dizkien kalteengatik eta hori galerazteko' erantsi du, 'biktima estatusa ukatzeko hartu dute beste erabakia'.
EHUko zuzenbide irakasleak uste du 'Estrasburgoko auzitegiak zuzendu zuela Bateragune auzian egon zitekeen akats oro'. Zuzendu zuen, auzia baliogabetuz. 'Gorena ari da buelta ematen, kontra esaten eta kontralegeetan, ia-ia prebarikatzeko bidean'. Bengoetxearen hitzetan, 'epaiketa errepikatuko balitz, injustua litzake, Estatuak esana du egi judiziala, Gorenak ez du bidea irekita epaitegia errepikatzeko'. Susmoa badu legelariak: 'ez ote den hartzen hau, etorkizunari begira, nolabaiteko lerro berri gisa'.
Helegitea
Jose Ramon Bengoetxeak uste du auzipetuek helegiteak jarri eta errekurtso horiek aurrera egiteko aukera asko dagoela. 'Auzitegi Gorenean bertan, ukatuko balu babes helegitea jarri eta Auzitegi Konstituzionalera jo dezakete eta bide hori agortuta, berriz ere Estrasburgora'.