Faktoria
Iñaki Gracinuño, CEBEK
"Joerak bide emanez gero, irekiera ona litzateke ostalariei oxigenoa emateko"
Ostalari eta merkatariek "airea" behar dutela dio Iñaki Garcinuño CEBEKeko presidenteak, "gogoeta" eskatu du ondarearen zergaz eta Bilboko portuko zamaketariei "ustelkerian aritzea" egotzi die.
-
Iñaki Garcinuño, CEBEK
20:20 min
"Zifrek onera egiten badute", ostalaritza atzera irekitzea "ona" litzatekeela esan du Euskadi Irratiko "Faktoria"n Iñaki Garcinuño CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko presidenteak, ostalari eta merkatariek "oxigenoa" behar dutelako. Enpleguari dagokionez, Garcinuñok uste du 2020ko azken hilabeteetako datuak ez direla "txarrak" izango, baina urteko balantzea egitean enpresek "neurriak" hartu beharko dituztela. ERTEen bidez sei hilabetez kaleratzeak debekatzearen aurka egin du, era berean: "itsasontzia salbatzeko kaleratzeak ezinbesteko izan litezke".
Lantokiak "seguruak" direla defendatu du enpresari bizkaitarren buruak Iñaki Guridik egin dion elkarrizketan, eta luze eta zabal aritu da fiskalitateaz. Madrilgo erkidegoa "zulo beltza" dela esan du, eta "ahalegina" eskatu du "kapitala eta talentua Euskadin gera daitezen". Ondarearen gainezko zerga jaisteaz "gogoeta" egitearen alde egin du, horrela.
Azkenik, Bilboko portuko zamaketarien egoeraz, Garcinuñok esan du portua "beste mundu bat dela", "ustelkeria" dagoela eta ekonomia "asko" ari dela sufritzen ondorioz.