Faktoria
Imanol Kerejeta
'Beldurrak babestu egiten gaitu. Hura kontrolpean edukitzea da gakoa'
Donostia Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko arduradunak eskola itzulera honetara nola iritsi garen aztertu du irrati-urte berriko lehen Faktorian: 'Pila bat ari gara ikasten'.
-
Imanol Kerejeta
16:25 min
"Ezin gara kutxa baten barruan egon betirako, bururik atera gabe", azpimarratu digu Imanol Kerejeta Donostiako Ospitaleko psikiatria zerbitzuburuak. Ez da gizarteak pasa duen lehen pandemia eta honetatik ere ari gara ikasten, "pila bat ikasten", bere arabera.
Eskolarako itzulera egin behar denik ez du zalantzan jarri eta azpimarratu du beldurra kontrolpean edukitzea dela orain inportantea: 'Beldurrak babestu egiten gaitu. Hura kontrolpean edukitzea da gakoa'. Beldurra kontrolpean edukitzeari erantzunkizunaren garrantzia ere gehitu dio psikiatrak eta azpimarratu du "niaren" eremua gainditu eta "komunitatearen kontzeptua" indartu behar dugula hemendik aurrera aurrera egiteko. "Egoera horretara moldatuko gara. Eta moldatzen den gizarteak irauten du", gogoratu du.