Itxi

Faktoria

Kamerak hondartzetan

Hondartzetako jende kopurua kontrolatzeko kamerak jarriko dituzte Donostian

GORKA OTAEGI

Urgull mendian eta Igeldon egongo diren kamerek automatikoki zainduko dute hondartzen betetze maila segurtasun distantzia mantendu ezin denean sarrera galarazteko.

  • Kontxako hondartzaren betetze maila Igeldotik kontrolatuko dute kamerek

    Kontxako hondartzaren betetze maila Igeldotik kontrolatuko dute kamerek

    5:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uda honetan, kamera batzuek automatikoki kontrolatuko dute Donostiako hondartzetako jende kopurua. COVID 19agatik ezarritako segurtasun tartea mantentzeko, ezinbestekoa izango da hondartzen edukiera mugatu eta uneoro dagoen jende kopurua kontrolatzea.

Gipuzkoako hiriburuan, Azti teknologia zentroak jarritako kamera batzuen bidez egingo dute lan hori. Igeldo eta Ulia mendietatik zainduko dute Donostiako hondartzen betetze maila. Sistemak nola funtzionatuko duen azaldu digu Irati Epelde Aztiko ozeanografoak.