Faktoria magazina
Aritz Adurizen ama
Aritz Adurizen lehen hitzak: “Aloia, aloia”; obsesioa zuen baloiarekin
Erretiroa aurreratu eta futbola utziko duela iragarri ondoren, Ane Zubeldia, Aritz Adurizen amarekin hitz egin dugu. Gustatzen zaio Aritz jokatzen ikustea, nahiz eta ez den futbolzalea.
-
Aritz Aduriz umetan baloia eskutan duela
6:50 min
Aritz Adurizi ez zioten futbolzaletasuna gurasoek erantsi. Etxean iraupen eskia maite zuten eta mendira joatea. Baina Aritzek baloiarekin obsesioa zuela esan digu amak. Oso azkar hasi zela hitz egiten eta bere lehenengo hitzen artean “aloia, aloia” esaten zuen etengabe.
Amak ikusten ditu partiduak, baina Aritzek jokatzen duenean bakarrik. “Gustatzen zait bera ikustea, baina futbola ez dut gehiegi apreziatzen” esan digu. “Aita oso urduri jartzen da eta ezin izaten du partida bat osorik ikusi. Sartu eta irten ibiltzen da. Bukatu ondoren ikusten ditu partidak” kontatu digu Ane Zubeldia, Aritz Adurizen amak.
Aldakan protesia jarri beharko diotela eta, amak esan digu “oso kirol agresiboa da futbola eta belaunak oso ondo dituen arren, aldakak huts egin dio”.
Orain familiarekin egoteko aukera gehiago izango duen itxaropena ere azaldu digu Aritz Aduriz Zubeldiaren amak 'Faktoria' saioan.