Faktoria
Agurne Gaubeka
"Hizkuntzarena, oinarrizko eskubidea da eta ezin da alarmaren aitzakian urratu"
Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak azpimarratu du tokiko hizkuntzetan komunikatzea segurtasuna eta ongizatea bermatzea ere badela. Gogoeta sakona egin dezaten eskatu die erakundeei.
-
Agurne Gaubeka, Hizkuntza Eskubideen Behatotiko zuzendaria
16:51 min
Alarma egoera aldian Hizkuntza Eskubideen Behatokiak jaso dituen urraketen salaketak bikoiztu egin dira. Agurne Gaubeka erakundeko ordezkariaren arabera, jakinarazpen, komunikazio eta informazio asko zabaldu da gaztelera edo frantses hutsean premiak hala behartzen zuela argudiatuta eta ahaztu egin dute "zer eta nola esaten den inoiz baino inportanteago den honetan, tokiko hizkuntzan aritzeak segurtasuna hobeto bermatzen duela". Behatokiko zuzendariak zehaztu du gizarte arlo ia denetan izan dela atzerakada "banketxe, garraiobide, supermekatu edota mezularitza zerbitzuetan" bezala, baita ere "administrazioan, administrazio artekoetan eta segurtasun indarren komunikaziotan". Kexa horiek Europako Kontseilura bideratu dituzte eta, ohi dutenez, urraketak egin dituzten erakunde guztietara ere bai. Erakunde horietatik jaso dituzten erantzunekin, baina, "kezkatuta" daude Behatokian: "Nola suspertu behar da euskararen erabilera ez baldin badute transmititzen balio duen hizkuntza dela euskara? lan asko dute egiteko hemengo erakundeek", azpimarratu du.
Herritarren artean zabaltzen ari den etsipen jarreraz ere arduratuta agertu da Gaubeka.: "Osasun larrialdian euskaraz informazioa eskatzeko eskubidea bigarren mailakoa balitz bezala sentitu dute herritarrek eta hori ez da hala", azpimarratu du.