Sinadura
Amatiño
'Energia, telekomunikazioak eta hedabideak'
Pandemiak hainbat lanbideren garrantzia agerian utzi duela nabarmendu du Amatiñok gaurko 'Sinadura'n.
-
Amatiño
2:36 min
"Bost astebeteren bueltan, pandemiak balio izan digu zenbait lanbideren garrantziaz jabetzeko. Alegia, mortalak pasatu behar izan dituzten medikuak eta erizainak, jan-edanik gabe geratu ez gintezen aritu diren dendariak, egunero zelatan ikusi ditugun poliziak edo gauez, isilik misilik, zakarrak jasotzen jarraitu duten zerbitzuak.
Hala ere, gaur beste hiru sektore azaldu nahi nituzke, inor gutxik aipatu arren, guztiz funtsezkoak izan direnak konfinamenduari aurre egiteko". Honelaxe hasi du Amatiñok 'Faktoria' saioko ''Sinadura''.