Itxi

Faktoria

Hotel eta landetxeak

Ateak noiz ireki zain

Bezeroei berriz ateak zabaltzen dizkietenerako protokoloak prestatzen ari dira hotelak, logela gutxiago eta higiene neurriak areagotuta. Landetxeetan zailtasunez aurreikusten dute irekiera.

  • Hotelak eta landetxeak

    Martxoaz geroztik bezerorik gabe daude hotel eta landetxeak

    7:02 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oporren esperantza da konfinamendu aldian herritar askok azkenengo galtzen dutena. Ziurrenik horrexegatik, aurrez erreserbatutako logelak azken unean uzten dituzte bertan behera bezero askok.

Mari Jose Iparragirre Elizondoko Urruska landetxeko ugazaba eta Baztan-Bidasoako landetxe elkarteko presidenteordeak baieztatu digu 'Faktoria'n, erreserba berriak ere ari direla jasotzen, nahiz eta egiten dituztenek badakiten gero ezingo direla etorri. Nafarroako gobernuak esan die zaila izango dela aurten ireki ahal izatea, eta aldi honen ondoren askok ezingo diotela eutsi, hori ere argi diote.

Donostiako Monte Igeldo hotelean hilabete hauetako erreserbak erabat ezeztatu ordez aukera eman diete datorren urteko maiatzera arte atzeratzeko. Gehienek onartu dute aukera hori. Irekitzeko baimena jasotzean logelen erdia zabaltzea aurreikusten dute, Ion Insausti harrerako arduradunak esan digunez. Bezeroak irtendakoan logelak 24 orduz itxi eta garbiketa prozesu berezi bat egitea ere aurreikusten dute. Aldatzen hasita, bezeroei logelan jartzen zaizkien kitak ere aldatu dituzte, zapata garbitzeko esponjatxoaren edo dutxako txanoaren ordez, eskuak garbitzeko gela eta maskarilak jarrita.

Irekierak sortzen duen kezkaz eta orohar egiten ari diren prestaketez jardun dugu eurekin 'Faktoria'n.