Faktoria
Itxaso Atutxa
'Ezker abertzaleak badaki 'mordidarik' handiena 'iraultza zerga' izan dela'
'Dena kakaztuta dagoenik ez da egia', dio Bizkaiko Buru Batzarreko buruak eta berretsi du berriz ere legez kanpoko jardueragatik barkamena eskatu behar bada eskatuko dutela, 'orain egin dugun moduan'.
-
Itxaso Atutxa
14:38 min
De Miguel auzia 'edozein herritarrentzat adibide txarra' dela, salatu egin behar dela eta 'orain egin duten moduan' berriz ere barkamena eskatzeko arazorik ez dutela izango azaldu du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak 'Faktoria'n. Segidan azpimarratu du, ordea, sententziaren ostean ezin dela EAJ usteslkeriarekin lotu. 'Egia da gure alderdikoak zirela baina egia da 10 urte hauetan ez fiskalaren idatzietan, ez sententzian, ez dela agertzen EAJren aurkako epairik, ezta gure finantziazioaren aurkakorik ere', adierazi du.
Ildo horretan azpimarratu du 'ez dela egia hemen dena kakaztuta dagoenik'. PPri gogoratu dio Alderdi Popularrak ustelkeriarekin lotuta izan duen iragan gertukoa eta EH Bilduri, berriz, 'herri honetan jasan duguna': 'Ezker abertzaleak badaki mordidarik handiena iraultza zerga izan dela', adierazi du.