Faktoria
Euskaraz munduan
Pragan eta Bratislavan ere euskaraz
Tomas Buchtele Txekiar Errepublikakoa da eta Robert Rothenstein Eslovakiakoa. Euskal Herrian hasi ziren euskara ikasten eta euren herrietan jarraitu dute. Mintzapraktika egiteko dituzte zailatasunak.
-
Tomas Buchtele eta Robert Rothenstein 'Euskalonski' saioan
13:07 min
Tomas Buchtele Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bulegoko burua da Txekiar Errepublikan eta Eslovakian. Robert Rothenstein programatzailea da AT&T multinazional estatubatuarrean.
Euskal Herrian bizi izandakoak dira biak bolada batean eta orduan piztu zitzaien euskara ikasteko gogoa. 'Faktoria'n elkarrizketatu ditugu.