Faktoria
Euskadi Literatur sariak
Irati Elorrieta: 'Euskadi sariak bultzada handia emango dio eleberriari'
Euskadi Literatur Sariak jakinarazi dituzte gaur eta saria jaso berritan deitu diogu Irati Elorrietari. Pozik esan digu, sariak bultzada emango diola eleberriari. 10 urte egin ditu eleberria osatzen.
-
Irati Elorrieta idazlea
4:12 min
Iazko urte amaieran ikusi zuen argia Neguko argiak eleberriak eta sariak bultzada handia emango diola adierazi digu idazleak. 10 urte behar izan zituen eleberria osatzeko eta orduan esan zuen bere burua hustuta sentitu zuela, etxea garbitzea bezala izan zela. Berlinen bizi da Irati Elorrieta eta hiriak leku garrantzitsua du eleberrian. Europako hiri handietan euren bizimodua aurrera ateratzen saiatzen diren nomadak dira protagonista. Marta eta Añes dira pertsonaia nagusiak, baina pertsona askoren bizitzak ageri dira, narratzaileak gogoko duelako gauetan argia piztuta duten sukaldeetan sartzea.
Epai mahaikoek esan dute maisutasunez antolatutako mosaikoa dela eleberri saritua.
Irati Elorrietaren bigarren literatur lana da Euskadi Saria irabazi duen Neguko argiak eleberria. Aurrekoa, 'Burbuilak', narrazioz osatutako lana izan zen.
Euskadi Literatur sarietan saridun izan diren beste lanak: Euskarazko haur eta gazte literaturan Patxi Zubizarretaren Korri kuru korri ipuina izan da irabazle eta ilustrazioan Asisko Urmeneta AztiHitza Xahoren BioGrafikoak lanean egindako ilustrazioengatik.